XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIZKAI'KO KOPLA ZAARRAKLeen aipatutako Bizkai'ko kopla zaarrak emen doaz, guztira amaika bildu dodaz, baiña geiago bere ba dira.
Euren berezitasunetariko bat zera da: Kopla batzuk iru errima daukiez eta beste batzuk, ostera, bi besterik ez.
Iru errimakoak gozoago emoten dabe belarrira.
Bertsoak edo kopla zaarrak ez dira egundo be irakurten, abestu baizik.
Abestu nai ba'dozuez, doiñua
Beste barik emen doatzue kopla-sorta.
1
etxe ontako jentea
pobre ta umil dabiltzenentzat
badauke borondatea
Bis
2
dago errukiz betea
berak alkantza daigula danoi
osasuna ta bakea
3
errekondoan leizarra
etxe ontako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra
4
diamantezko espalda
erreal txikiz egingo leuke
eleizaraino kaltzada
5
udebarrian pitxiak
arexek baino politagoak
Maritxu zure begiak
6
jagiten zelan zabiltzen
zure ointxuen txiplitinotsak
sala barria astintzen
7
ez det oraindik etsiko
ez ote zaigu tardatu gabe
limosnarekin jetsiko
8
santaeskeko langintzan
karien kara jarri bazina
enamoratuko nintzan
9
larogei peseta ditu,
guri pare bat emonagaitik
irurogeitaz gelditu.
Bis
10
bestean lukainka paria,
arei bieri gitxi eretxita
altzoan dozena arrautzia.
Bis
11
aren koipien dultzie,
zatirik kentzen ibili barik
ekarri egizu guztie.
Bis
Legarreta'tar Asier